XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Lehoia eta Unikornioa koroagatik ari ziren lehian;
Lehoiak Unikornioa jipoitu du hiri osoan zehar.

Batzuek eman zieten ogi zuria, beste batzuek ogi beltza;
beste batzuek pastela eman zieten eta danborrez hiritik bota zituzten
.

- Garaile... ateratzen denak... koroa... eramaten du?- galdetu zuen, ahalik eta hoberen, korrikagatik arnasarik gabe geratzen hasi bait zen.

- Ez! esan zuen Erregeak. Nolako ideia!.

- Egingo zenidake... mesede bat esan zuen Alicek arnasestuka, piska bat gehiago korri egin ondoren: minutu bat gelditu... arnasa hartzeko?.

- Aski ona naiz esan zuen Erregeak, baina ez aski indartsua.

- Minutu bat ziztu bizian pasatzen da.

- Bandersnateh bat gelditzea bezain zaila da!.

Alicek ez zuen hitz egiteko amasarik, eta beraz isilean korri egin zuten, jendetza handi bat ikusi zuten arte, zeinaren erdian Lehoia eta Unikornioa liskarrean ari ziren.

Halako hauts hodeia egina zuten, Alicek nekez jakin bait zezakeen nor zen nor; baina laster lortu zuen Unikornioa bereiztea adarragatik.

Hatta, beste Mezularia, te-kikara bat esku batean eta ogi gurinaz bestean liskarra ikusten ari zen lekuan kokatu ziren.

- Gartzelatik atera berria da, eta tea amaitu gabe zeukan giltzapetu zutenean xuxurlatu zion Haighak Aliceri; eta barruan ostra-maskorrak besterik ez diete ematen... beraz, ikusten duzunez oso gose eta egarri da.

- Zer moduz zaude, mutil? - segitu zuen, besoa Hattaren lepoaren inguruan lagunkoi jarriz.

Hattak inguruari begiratu eta burua mugitu zuen, eta ogi gurinduari ekin zion berriro.

- Zer moduz gartzelan, lagun? - esan zuen Haighak.

Hattak inguruan begiratu zuen berriz ere, eta oraingoan malko bat edo bi irristatu zitzaizkion masailetik behera; baina ez zuen hitzik ere esan.